lunes, 23 de mayo de 2011

Dordokak.

Kaixo, ni Uxue naiz, 14 urte ditut eta egape ikastolan ikasten dut. Gaur dordokei buruz hitz egingo dut:
 
 
Dordokak askatu, baina non?
 
Lepoa luzatzen dute. Geldo eta sinpatiko. Eta gero hankak. Astiro baina berriro. Eta urruti iristen dira. Hori dio ipuinak: erbia garaitzen duela dortokak. Gizaki askok etxean izaten du animalia oskolduna. Konpainia egiteko. Ez delako zaratatsua. Jolasteko. Lasaia delako. Hazten ikusteko. Aspertu arte. Bai, batzuk aspertu egiten dira. Floridako dortokekin, batez ere. Azken urteetan horixe baita modako dortoka: asko handitzen dira, eta, gainera, bizitza luzea dute; 30-40 urte. Eta beste bizileku bat aurkitzen diete. Arga ibaia, adibidez. Han pozik biziko direlakoan.
 
Asko dira dortokak askatzen dituztenak. Kalteaz ohartu gabe. «Eta espezie exotikoak bertakotzea oso kaltegarria izan daiteke ekosistemarentzat», jakinarazi dute. «Floridako apoarmatuak bertakoak baino askoz handiagoak, oldarkorragoak eta jatunagoak dira. Gainera, bertakoak galtzeko arriskuan daude; babesa behar dute».

Arga ibaian bizi diren hiru dortoka espezieak uretakoak dira, eta antzeko ohiturak dituzte: algak, landareak, intsektuak, larbak, anfibioak eta arrain txikiak jaten dituzte. Eta oso eguzkizaleak dira. «Egunean bi-hiru orduz hartu behar dute eguzkia. Hala, edozein enborrengatik eta ibai bazterrengatik lehiatzen dira; Alemaneseko zubian, adibidez. Floridakoek, gehiago eta indartsuagoak izaki, beste biak uxatzen dituzte». Janaria ere urritu egin da, eta bertakoei nekeza egiten zaie bizirik irautea.

Beraz, dordoka bat abandonatu nahi baduzue, leku seguruan uzteko esan nahi dizuet, bere bizitza seguru egongo den leku batean.